Blanco omendu dute, hilketaren 24. urteurrenean

2021eko uztailaren 14a
00:00
Entzun
ERMUA. 24 urte bete dira ETAk Miguel Angel Blanco Ermuko (Bizkaia) PPko zinegotzi ohia tiroz hil zuenetik, bahitu eta hiru egunera. Atzo, omenaldia egin zioten; baita Sotero Mazori ere herriko ile apaintzaile hori 1980ko azaroan hil zuen ETAk. Atzoko omenaldian izan ziren Beatriz Artolazabal Jaurlaritzako Berdintasun eta Justizia sailburua, eta PSE-EE, EAJ, EH BIldu eta Elkarrekin Podemoseko zinegotziak. Juan Carlos Abascal alkateak hildako bi ermuarrak gogoratu zituen, eta azaldu zuen Ermuaren aniztasuna islatzen zutela. Haren hitzetan, ETAk «izua eta bere ikuspegi totalitarioa» inposatu nahi izan zuen armen bidez.

Artolazabalen hitzetan, atentatu harekin «Euskadiko eskubide eta askatasunei ere» eraso egin zien ETAk. Gogora ekarri zuen 2022an 25. urteurrena izango dela, eta ekitaldi berezia prestatu nahi dutela udalarekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.