Auto batekin jota, gutxienez 9 lagun hil dituzte Toronton

2018ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
OTTAWA. Gutxienez bederatzi pertsona hil, eta beste hamasei zaurituta gelditu dira, Toronton, furgoneta batek harrapatuta. Hiriko kale nagusietako batzuetan, espaloira igo da ibilgailua, eta oinezkoak harrapatzen hasi da. Hamasei zauritu horietatik batzuk larri daudela zabaldu dute ospitaleek. Gidariak ihes egin du harrapaketaren ondoren, baina poliziek atxilotu egin dute geroago. Ralph Goodale Kanadako Segurtasun ministroak ez zuen hildakoen eta zaurituen berri zehatzik eman nahi izan atzo, harrapaketak gertatu berritan, eta arrazoietan ere ez zuen sakondu nahi izan, «susmoei» buruz hitz egiteko garaia ez zela zehaztuta. Justu, G7ko Atzerri ministroak bilera bat egiten ari dira hirian egunotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.