Donostiako Zinemaldian erakutsitako 11 film Azkuna zentroan emango dituzte

2021eko irailaren 28a
00:00
Entzun
ZINEMA. Donostiako 69. Zinemaldia atzean utzi berritan, handik igarotako 11 film hartuko ditu Bilboko Azkuna zentroak datozen egunetan. Atzo ekin zioten zikloari, eta urriaren 3ra artean izango dira saioak. Ospe handiko zinemagileen lanak zein zuzendaririk berrienak tartekatu dituzte: Laurent Canteten Arthur Rambo eta François Ozonen Tous s'est bien passé ikusi ahal izango dira, baina baita Noemi Merlant (Mi iubita, mon amour), Laura Wandel (Un monde) eta Tea Lindeburgen (Du som er i himlen / As in Heaven) lehen lanak ere, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.