Koronabirusa

Moderna, harago : txertoa %94,5 eraginkorra dela dio

Txertoa garatzeko hirugarren fasean lortu du emaitza. 95 kasu atzemanda egin dute egiaztatzea.

Langile bat Modernaren laborategian, Suitzan. OLIVIER MAIRE /EFE.
2020ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
WASHINGTON. AEBetako Moderna farmazeutikak jakinarazi du prestatzen ari den txertoak %94,5eko eraginkortasuna duela. Datu hori txertoaren garapenerako hirugarren faseko emaitzek eman diote; hain justu, esan dute 95 kutsatze atzeman ostean egin dutela egiaztapena. Modernarenaz gain, beste bederatzi txerto daude garapenaren hirugarren fasean.Pfizer eta Biontech garatzen ari diren txertoak %70eko fidagarritasuna duela iragarri eta astebetera heldu da Modernarenberria. Izurriaren aurkako txertoa aurkitzeko lasterketan buruan jartzea lortu du AEBetako farmazeutikak, Errusiako Sputnik V txertoa ere gaindituta; haiek diote %92 eraginkorra dela.

Modernak eta Pfizer eta Biontechek garatutako txertoek teknika berbera erabiltzen dute: RNA bidezkoa. Horrez gain, bi farmazeutikek aurreikusi dute txertoak bi dositan eman beharko direla, 28 eguneko tartearekin.

Modernak adierazi du urte amaierarako 20 milioi dosi ekoiztea espero duela, AEBetan banatzeko. Gehitu du Europara 500 milioi eta mila milioi dosi artean helduko direladatorren urtearen hasieran.

COVID-19ari aurre egiteko enpresa farmazeutikoek iragarri dituzten txertoen harira, «zuhurtzia» eskatu zuen atzo OME Osasunaren Mundu Erakundeak. Iragarpenak «pozgarriak» diren arren, immunizazioaz «hainbat zalantza» daudela esan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.