Greba eguna Grezian, tren istripuaren harira
ATENAS. Hegazkinak lurreratuta, barkuak amarratuta, ikastetxe publikoak itxita eta zerbitzu publikoak, oro har, geldirik. Paisaia horrekin esnatu zen Grezia atzo, milaka herritar 24 orduko greba egiten ari baitziren, otsailaren 28ko tren istripuaren «egiazko errudunak» atzeman ditzatela eskatzeko.
Manifestariek gobernuari leporatzen diote ez ikusiarena egiten ari dela ezbehar horren harira, eta ez dituela kontuan hartu sindikatuek iraganean egindako kritikak, hau da, garraio publikoaren azpiegiturak «oso gaizki» daudela. Hain justu, iritzi diote duela bi aste Tempe herritik gertu izandako istripua eragotz zitekeela baldin eta trenbide sarea zaindu izan balute. Bi trenek elkar jo, eta 57 lagun hil ziren.
Sektore publikoko eta pribatuetako sindikatu nagusiek deitu zuten grebara, eta manifestazioak ere egin zituzten herrialde osoan. Atenas hiriburuan, gainera, parlamentuaren egoitzaren aurrera joan ziren protesta egitera. Greziako Garraio ministro Kostas Karamanlisek dimisioa eman zuen hilaren 1ean; bere gain hartu zituen azken urteetako hutsegiteak. Kyriakos Mitsotakis lehen ministroak barkamena eskatu zuen.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.