Azerbaijanen eta Armeniaren menia, etenda

2021eko uztailaren 30a
00:00
Entzun
EREVAN. Azerbaijanen eta Armeniaren arteko borrokak etenik ez duela dirudi, Errusiaren bitartekaritzarekin adostutako su-etena hautsi baitzuten atzo goizaldean. Bi aldeek elkarri leporatu zioten ordu gutxi iraun zuen su-etena urratu izana: Azerbaijango Defentsa Ministerioaren arabera, Armeniako indar armatuek tiro egin zuten Azerbaijango armadaren kokaguneetara; Armeniako Defentsa Ministerioak, baina kontrako bertsioa defendatu du.

Halaber, Errusiak tropak mugara zabaltzeko akordioa luzatu zien bi aldeei, baina Nikol Paxinian Armeniako lehen ministroak itun hori ez sinatzeaz akusatu du Baku, eta haren ekintzak «oldarkorrak» eta «hipokritak» direla esan.

Bi aldeen arteko gatazkak iazko udazkenean jo zuen goia, Karabakh Garaiko gudan. Ordutik, tentsioa jasanezina da eremuan, eta bien arteko liskarrak ia eguneroko kontua. Herenegun izan zen azkena. Azerbaijango armadak Armeniako hiru soldadu hil zituen. Horrek bultzatu zituen bi aldeak su-etena onartzera, baina ez zuen egun bakar bat ere iraun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.