Araluce greban, Batzek eskaintza ez onartu ondoren

2019ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
IGORRE. Araluce trokelgintza enpresako langileek grebari berrekitea erabaki zuten atzo. Langile batzordeko kideak Batzeko ordezkariekin bildu ziren Lan Harremanen Kontseiluan, eta haiek itxiera patronala bertan behera utziko zutela jakinarazi ondoren hartu zuten erabakia. Ondorioz, ezin izango dituzte bukatu Batzek enpresatik atera nahi dituen trokelak. Legez, lan karga hori Aralucek bakarrik buka dezake.

Araluceko ordezkariek enpresaren likidazioa atzeratzeko eskatu zioten atzo Batzekoei, eta ez zuten onartu. Kooperatibak, erantzun gisara, itxiera patronala bertan behera utzi zuen, eta ordainduriko hogei eguneko baimen bat eskaini zuen. Lan ikuskaritzak itxiera patronal hori legez kanpokotzat joko zuela ziurtzat jotzen zuen Araluceko batzordeak. Baimena ere ez zuen onartu, eta aurretik deitua zuen greba berrabiaraziko du. Azken asteetan ordubeteko geldialdiak egin dituzte, eta orain luzeagoak izango dira. Gaur, EH Bilduk eta Ahal Dugu-k gaiari buruzko itaunak egingo dituzte Eusko Legebiltzarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.