Koronabirusa

Ostiralean erabakiko dute gaueko aisialdirako mugez

Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek auzitara jo dute, 01:30 baino beranduago ixteko aukera eskatuz

2020ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
BILBO. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ostiralean iragarriko du Eusko Jaurlaritzak gaueko aisialdiari jarritako mugak kautelaz bertan behera utziko dituen ala ez.

Izan ere, Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalarien elkarteek auzitara jotzea erabaki dute, gaueko aisialdiaren ordutegia 01:30era mugatzea «neurrigabea» dela iruditzen baitzaie. Tabernak ordu horretan ixteak «errentagarritasun guztia» kentzen diela ere ziurtatu dute. Aldi berean, salatu dute ez dietela ondorioei aurre egiteko neurririk agintzen, eta erantsi ez dagoela itxiera ordu hori ezartzeko «ebidentzia zientifikorik». Horrez gain, diskoteketako dantzalekuak irekitzeko baimena izatea ere nahi dute.

Orain, EAEko Auzitegi Nagusiak 48 orduko epea eman dio administrazioari alegazioak aurkezteko.

COVID-19aren eragina ikusita, Eusko Jaurlaritzak uztailaren 27an aldatu egin zuen ekainaren 18ko agindua, eta erabaki zuen tabernak, jatetxeak, elkarte gastronomikoak eta diskotekak asteko egun guztietan 01:30 baino lehenago itxi beharko zituztela. Gainera, dantzalekuek itxita segitu zuten, eta haien lekuan mahaiak jartzeko aukera eman zuten. Ostiralera arte itxaron beharko da neurri horiek indarrean jarraituko duten edo ez ikusteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.