Koronabirusa

Gaitzaren jatorria zein den ikertzea galdegin du EBk

Ursula von der Leyenek esan du ikertzaileek «tresna guztiak» eskura izan behar dituztela jatorria ikertzeko

2021eko ekainaren 11
00:00
Entzun
BRUSELA. Urte hasieran, OME Osasunaren Mundu Erakundeak lau asteko ikerketa egin zuen Txinako Wuhan hirian, birusaren lehen arrastoen bila, eta baieztatu zuen koronabirusak animalia batean duela jatorria. Hala ere, birusaren jatorriari buruz ikertzen jarraitu behar zela ohartarazi zuen. AEB Ameriketako Estatu Batzuek zalantzak agertu zituzten OMEk egindako txostenaren inguruan, eta joan den maiatzean zerbitzu sekretuei eskatu zien ikerketa bat abiatzeko. Eskaera horri batu zitzaion atzo Europako Batasuna: pandemiaren jatorria zein den sakonago ikertu behar dela adierazi zuten EBko buruzagiek. «Nondik etorri den jakin behar dugu», adierazi zuen atzo Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak, G7koen goi bilera hasi aurretik emandako prentsaurrekoan. Datorren asteartean onartzekoak dira goi bilera horretan adierazpen bat COVID-19aren jatorriari buruzko argibideak eskatzeko, eta OMEri eskatzeko martxan jar dezala ikerketa garden bat, aditu talde batek zuzendua. Bide horretan, Charles Michel Europako Kontseiluko presidenteak atzo azpimarratu zuen munduak «eskubidea» duela jakitekozein den izurriaren jatorria: «Gardentasun hori lortzeko eta egia jakiteko ahalegin guztiak egingo ditugu». Von der Leyenek gaineratu zuen « tresna guztiak» jarri behar direlaikertzaileen esku,pandemiaren jatorria behin betiko argitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.