Nafarroako Arartekoak isunak jarri ahalko ditu

2021eko irailaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Nafarroako Parlamentuak, aho batez, lege aldaketa bat onartu zuen atzo, Arartekoak berarekin kolaboratzen ez duten administrazio publikoei isunak jartzeko gaitasuna eduki dezan. Ekinbide legegilea talde parlamentario guztiek sinatu zuten, Javier Eneriz arartekoak eginiko eskaerari erantzunez.

Izan ere, Enerizek berak hainbat aldiz salatu izan du zenbait erakunde publikok ez dietela Arartekoaren informazio eskaerei erantzuten, eta onartu berri den aldaketak hori zigortzeko aukera emango dio. Hain zuzen, hemendik aurrera, 1.500 eurorainoko isunak jarri ahal izango ditu, eta, arau hausteak konpondu bitartean, hogei egunetik behin isunak berrezartzeko gaitasuna izango du ere. Gainera, betebeharrak betetzen ez dituzten erakundeen jarrerak bere webgunearen, hedabideen eta txostenen bidez jendaurrean salatu ahal izango ditu Arartekoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.