Etxegabetze baten arriskua salatu dute Donostian

2021eko irailaren 14a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Donostiako Gros auzoko Saretxe etxebizitza sindikatuak agerraldia egin zuen atzo Ategorrieta kaleko 45. zenbakiaren aurrean, Azora funtsak joan den urtean erositako eraikin horretan bizi diren bizilagun batzuk etxegabetze arriskuan daudela jakinarazteko. Oraindik sententziarik ez dagoen arren, bertako etxebizitza baten aurkako etxegabetze agindua datozen asteetan helduko dela ziurtzat jo dute sindikatuko kideek, eta ohartarazpena horregatik egin dute: «Azorak aurrerapauso bat eman du bere proiektu espekulatiboan».

Hain zuzen, funtsak Ategorrieta kaleko eraikineko bizilagunen alokairuak %33 igo dituela gogoratu du Saretxek, eta azpimarratu du errenta ordaintzeko ezintasuna baliatuta etxetik kanporatu nahi dituztela. Hala, azken hilabeteetan, Azorak, prezioen igoerekin eta epaitegien bidez, «isilpeko kaleratzeak» egin izan dituela salatu dute sindikatuko kideek, eta, horiek amaiarazteko, bizilagunen kontratuak «orain arte eman diren baldintzekin» berritzea exijitu dute. Horretarako, bitartekaritza lana egin dezala eskatu diote udalari.

Bestalde, Saretxek auzo batzarra egingo du ostegunean, 19:00etan, eta bertan parte hartzeko deia egin die auzotarrei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.