Irango Guardia Iraultzaileak eraso egin die Irakeko kurduei

Iranek Europako eta AEBetako agintariei leporatu die Mahsa Aminiren aldeko protestak «hauspotzea»

2022ko irailaren 27a
00:00
Entzun

TEHERAN. Protesta giroa baretu ez, eta Iraken menpeko kurduen aurkako operazioa hasi du Irango Guardia Iraultzaileak. Komala taldeko militante kurduen kanpalekuak bonbardatu zituen atzo, Irak iparraldean, Mahsa Aminiren hilketaren aurkako protesten alde egiteagatik. Tasmin berri agentziaren arabera, «herrialdean kaosa zabaltzeko», armamentua herrialdeko mugetara bidali zuten, eta horiek iritsi ostean hasi ziren bonbardaketak eta kurduen aurkako operazioak.

Bide beretik, Iranek Europari eta AEB Ameriketako Estatu Batuei leporatu die Aminiren aldeko protestak «hauspotzea». Irango Gobernuak ez du protestetan hildakoen eta atxilotutakoen kopuru ofizialik argitaratu, baina, zenbait iturriren arabera, gutxienez 41 lagun hil dituzte, eta 1.100 inguru atxilotu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.