Irakasle bati burua moztu diote Parisen

2020ko urriaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PARIS. «Terrorismoaren» kontrako Polizia eraso bat ikertzen ari da Frantzian. Gorpu bat aurkitu zuten, atzo, burua moztuta, Parisko auzo batean. Poliziak ustezko erasotzailea hil zuen tiroz, korrika ihesean ari zela.Hainbat hedabidek adierazi zuten laban batekin egin ziela mehatxu.

Frantziako hainbat komunikabideren arabera, hildakoa irakasle bat da, eta Mahomaren karikatura bat erakutsi zien bere ikasleei ikasgelan. Erasoa ikastetxe batetik gertu izan zela gaineratu dute.

Duela hiru aste, bi lagun sastakatu zituzten Parisen, Charlie Hebdo aldizkariaren bulegoak izandakoen parean. Erasoa «terrorista» izan ote zen argitzeko ikerketa abiatu zuen Poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.