Etxegabeen egoera salatu du OEEk Bilbon

2019ko apirilaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. OEE Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak bi elkarretaratze egin zituen atzo, hiriko etxegabeen egoeraz ohartarazi eta Altamirako aterpetxearen itxiera salatzeko. Lehen elkarretaratzea goizean egin zuten, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean; bigarrena, berriz, iluntzean, Kale Nagusian. Plataformak salatu zuenez, Bilbon «300 lagun baino gehiago bizi dira muturreko kalteberatasun egoeran», eta dozenaka pertsonak «kartoi artean lo egin behar izaten dute, adingabeentzako zentrotik kanporatuak izan ondoren».

Horregatik, Bilboko Udalari eta Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu diete, lehenik eta behin, Altamirako aterpetxea ez ixteko, «kalean lo egin behar duen jendea dagoen bitartean». Bestetik, administrazioei galdegin diete GLUZ Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzua «behar beste langilez hornitzeko», eta zerbitzu horretako jantokien bidez hiru otordu eskaintzeko. Horrez gain, eguneko zentro bat martxan jartzea, Harrera proiektuari baliabide gehiago ematea, bakarrik dauden adingabeei arreta berezia eskaintzea eta gazteenei «hizkuntza ofizialak ikasteko ikaskuntza eta prestakuntza baliabideak ematea» eskatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.