Indiako Gobernuak alerta egoera ezarri du, bero boladari aurre egiteko

2022ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
NEW DELHI. Inoizko beroena izan da aurtengo martxoa Indian, etaegoerak okerrera egitea espero dute agintariek. Hori dela eta, alerta egoera ezarri zuen atzo gobernuak. Izan ere, apiriletik uztailerako hilabeteak izaten dira beroenak herrialde hartan, eta meterologoek dagoeneko ohartarazi dute tenperaturek 50 graduko langa gaindi dezaketela datozen egunetan. Antzeko egoeran daude Pakistanen ere. Han goreneko larrialdia egoeran daude erreskate taldeak, iparraldean uholde arriskua handia delako, glaziarrak oso azkar urtzen ari baitira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.