Hiru gizon atxilo Nafarroan, genero bortxa egotzita

2022ko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Nafarroan hiru gizonezko atxilotu zituzten udaltzainek eta foruzainek urtezahar gauean, genero bortizkeria leporatuta: bat Tuteran, beste bat Andosillan eta azkena Lizarran.

Horrez gain, herenegun,Foruzaingoak 18 urteko gizon bat atzeman zuen Iruñean, 14 urteko neska bati sexu eraso bat egitea leporatuta; biktima etxetik alde eginda zegoen, eta haren desagertzea salatua zuten gurasoek.

Bestalde, Espainiako Auzitegi Gorenak mantendu egin du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak gizon bati ezarritako hamabost urteko espetxe zigorra. 2019ko ekainean bere bikotekidea bortxatzeagatik eta urte bereko urrian emakumea hiltzen saiatzeagatik —haren tapakiari su eman zion— zigortu zuten. Gorenak frogatutzat jo du ohiko tratu txarrak ere izan zirela harremanean, baita mehatxuak eta irainak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.