ETS, El Drogas, Mikel Urdangarin eta Bulego, Bilboko Aste Nagusian

2022ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
MUSIKA. Mikel Urdangarin eta BOS Bilboko Orkestra Sinfonikoa, El Drogas, Bulego, ETS En Tol Sarmiento, Dani Fernandez eta Ana Menarenak dira Bilboko Udalak aurtengo Aste Nagusirako baieztatu dituen lehen kontzertuak. Abandoibarrean ariko da Urdangarin BOSekin, abuztuaren 20an, 23:30etik aurrera, eta ordu eta leku berean joko du El Drogasek 22an. Halaber, abuztuaren 25ean Bulego taldeak hartuko du oholtza, eta Dani Fernandezek hurrengo egunean. Ana Mena eta En Tol Sarmiento taldeak, berriz, Europa parkean ariko dira, abuztuaren 24an eta 26an, hurrenez hurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.