Kolonbian 753 buruzagi sozial hil zituzten 2016tik 2020ra

Herrialdeko arartekoak jakinarazi du iaz 182 izan zirela hildakoak; Indepaz etxeak dio kopurua 310ekoa dela

2021eko otsailaren 21a
00:00
Entzun
BOGOTA. Kolonbiako Arartekoak atzo jakinarazi zuen 2016an bake akordioa sinatu zutenetik 2020ra 753 buruzagi sozial hil zituztela herrialdean, gehienak mendebaldeko Cauca, Antioquia, Nariño y Choco departamenduetako 103 udalerritan.

Arartekoaren arabera, hildako gehien iaz izan ziren: 182. Horrez gain, 607 mehatxu, zazpi bahiketa, 51 eraso eta bi desagerpen kasu ere izan zituzten, besteak beste: «Homizidio gehien izan diren lurraldeak jo izan dira arrisku gune handientzat. [Lotura hori] Ez da kasualitatea. Narkotrafikoa, kontrabandoa eta legez kanpoko meatzaritza daude han», dio atzo publiko egindako dokumentuan. Bildutako datuak Kolonbiako Fiskaltza Orokorraren esku daude jada, hari baitagokio horiei buruz ikertzea.

Kopuru horiek ez dute zerikusirik Indepaz etxeak emandakoekin, horrek baitio 1.140 buruzagi sozial hil zituztela 2016tik 2020rako epean, eta 310 izan zirela hildakoak iragan urtean; aldiz, bat datoz iazkoa hildako gehien izan ziren urtea izan zela.

Aurten, oraingoz, 24 buruzagi sozial hil dituzte Kolonbian.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.