Azpiazu eta EP aurrekontuez arituko dira, gaur

2019ko abenduaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZEN. Eusko Jaurlaritzaren 2020rako aurrekontuak negoziatzeko, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua EP Elkarrekin Podemosen talde parlamentarioko kideekin bilduko da, gaur, Gasteizen (16:30). Bi bilera egin dituzte azken asteotan bi aldeek, eta azkenekoaren ondoren Lander Martinezek adierazi zuenez, «zati garrantzitsu bat» geratzen da oraindik aztertzeko, baina nabarmendu zuen akordioa «gertuago» dagoela. Martinezentzat, «aurrerapenak» egin dira klima aldaketaren eta politika feministen inguruan.

EH Bildurekin eta PPrekin ere hitz egin du Azpiazuk. Koalizio subiranistak ez du baztertzen aurrekontu proiektuari osoko zuzenketa jartzea. PPk hori egiteko intentzioa dauka. Etzi amaituko da zuzenketak aurkezteko epea.

Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko idazkari nagusiak atzo adierazi zuenez, «ulertezina» da Elkarrekin Podemosek aurrekontu proiektu «neoliberal eta antisozial bat» babestu nahi izatea. Aranbururentzat, EAJk ez du «elite ekonomikoekin» duen jarrera aldatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.