Lege diskriminatzaileak eteteko eskatu die NBEk talibanei

Emakumeek bigarren eta goi mailako hezkuntza jasotzeko debekua daukate Afganistanen

2023ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
KABUL. Antonio Guterres NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak atzo talibanei eskatu zien bertan behera uzteko hezkuntza eskubidea oztopatzen duten lege eta praktika diskriminatzaileak. «Talibanei eskatzen diet bertan behera utz dezatela Afganistanen emakumeek eta neskek bigarren eta goi mailako hezkuntza jasotzeko duten debeku haserregarri eta kaltegarria», esan zuen atzo Guterresek, sare sozialen bidez, Hezkuntzaren Nazioarteko Egunaren harira.

Talibanek 2021eko abuztuan bereganatu zuten Afganistango agintea, Kabul hartu ostean. Agintea hartu eta hilabete gutxira—2021eko abenduan—, debekatu egin zieten emakumeei unibertsitatera joatea; lehenagotik ere bigarren mailako hezkuntza jasotzeko debekua zuten.

OCHA Gai Humanitarioak Koordinatzeko Nazio Batuen Bulegoak herenegun ohartarazi zuen inoiz ez bezalako krisi humanitario bat dutela Afganistanen, eta azken urteetan «lortutakoa atzera» doala berriz, baita emakumeen eskubideen kasuan ere. OCHAk nabarmendu zuen 28,3 milioi pertsonak —biztanleriaren ia bi herenek— laguntza humanitarioa beharko dutela aurten «bizirauteko». Aurten egoerak «okerrera» egingo duela aurreikusi zuen OCHAk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.