Ukrainak esan du Donbassko egoera «zaila» dela

2022ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
KIEV. Ukrainako agintarien arabera, Errusiaren «operazio militarra» bere faserik «aktiboenean» dago, eta bonbaz gogor erasotzen ari zaio Donbass eskualdeari; Sloviansk eta Severodonetsk hiriei, besteak beste.

Errusiako bi soldaduk beren burua «erruduntzat» jo zuten atzo, otsail amaieratik Ukrainan gerra krimenengatik egotzitako bigarren epaiketan. Fiskaltzak eskatu zuen hamabina urteko espetxe zigorra ezartzeko.

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Recep Tayyip Erdogan Turkiakoari atzo galdegin zion Suediaren eta Finlandiaren «erabaki subiranoa» errespetatzeko, eta bi herrialdeek NATOrekin bat egiteko eskaerak ez «oztopatzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.