Kubo eta Silva Realaren deialdian dira, gaur Valentziaren kontra jokatzeko

2022ko azaroaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
FUTBOLA. Munduko Koparen etenaren aurretik, Realak gaur jokatuko du azken partida Anoetan. Txuri-urdinek Valentzia izango dute kontrario (16:15, La Liga). Gaurko partidarako, behintzat, deialdian bi berritasun sartu ditu Imanol Alguacilek: Take Kubo eta David Silva. Biak min hartuta egon dira, baina gutxienez aulkian egoteko moduan daude jada. Aurreko igandean Betisen aurka 0-2 galdu ostean, txuri-urdinek garaipena nahi dute. Txapeldunen Ligako postuei begira jarraitzeko. Imanolek adierazi zuen «partida bikaina» egin beharko dutela irabazteko. «Teknikoki eta fisikoki gure onena eman beharko dugu. Gattusok Valentzia eraldatu du. Oso ondo aritzen da presioan, eta galdu dituen partida guztiak gol baten aldeaz izan da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.