Espainiako Musika Saria Asier Polo eta Felix Ibarrondori

2019ko urriaren 17a
00:00
Entzun
MUSIKA. Bi euskal musikariri eman diete aurten Espainiako Musikaren Sari Nazionala: Asier Polo biolontxelo jotzaileari (Bilbo, 1971) eta Felix Ibarrondo musikagileari (Oñati, Gipuzkoa, 1943). Interpretazioaren eta konposizioaren arloetan saritu dituzte, hurrenez hurren. Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak banatzen du aitortza hori urtero, eta saritu bakoitzak 30.000 euro jasoko ditu.

Polok interpretazioan erakutsi ohi duen «bikaintasun artistikoa» eta nazioartean kontzertuak emanez egin duen ibilbide luzea goraipatu ditu sariaren epaimahaiak. Ibarrondoren kasuan, berriz, orkestraren, ahotsaren zein elektroakustikaren arloetan musikari egin dion ekarpena nabarmendu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.