Bizkaiko lehen finalaurrekoa, gaur, Etxebarrian

2021eko azaroaren 21a
00:00
Entzun
BERTSOLARITZA. Finalaurrekoen faseari ekingo dio Bizkaiko Bertsolari Txapelketak. Gaur jokatuko dute lehen finalaurrekoa, Etxebarriako frontoian, 17:00etatik aurrera. Sei bertsolari ariko dira kantuan: Gorka Pagonabarraga Agorria, Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia, Imanol Uria Albizuri, Miren Amuriza Plaza, Onintza Enbeita Maguregi eta Paule Ixiar Loizaga Legarra. Gai jartzaile lanetan, berriz, Zihara Enbeita Gardokik jardungo du.

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da abenduaren 18an Bilbon jokatuko den finalera, eta gainerakoek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera. Finala iritsi aurretik, baina, beste bi finalaurreko egingo dituzte: Galdakaon (hilaren 27an) eta Larrabetzun (abenduaren 4an).

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak COVID-19aren harira kaleratutako azken oharren ondotik, antolatzaileek adierazi dute datozen saioetako segurtasun neurriak indartuko dituztela. Areto bakoitzaren ezaugarrien arabera, kontuan hartuko dituzte, besteak beste, edukiera, zaleen arteko distantzia eta maskaren erabilera, eta gogorarazi dute ezingo dela ez jan, ez edan.

Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.