Nafarroako aldaketan «sakondu» nahi du Sortuk

Eskuineko indarrak «eskutik helduta» aurkezteak erakusten du «urduri» daudela, Sorturen irudiko

Romeo eta Rodriguez, atzo. BERRIA.
2019ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Sortuk uste du «aldaketan sakontzea» eta «aldaketa prozesu subiranista bilakatzeko moduak bilatzea» direla Nafarroaren «erronka nagusiak» datozen asteetan irekiko den hauteskunde zikloan. Hori azaldu dute Sortuko idazkari nagusi Arkaitz Rodriguezek eta Nafarroako koordinatzaile Haritz Romeok. Kolpez kolpe izeneko dokumentua aurkeztu dute, eta horren ildo nagusiak azaldu dituzte; betiere, «erregimena erautsi eta sistema demokratikoagoa eta bidezkoagoa» eraikitzea xede.

1978ko erregimen «postfrankista, unionista, neoliberal eta patriarkala» sustatzen duten eliteak «urduri» daude, Sorturen iritziz, galdutako esparrua kosta ahala kosta berreskuratu behar dutela ikusten dutelako. Horregatik, eskuineko indarrak «eskutik helduta» joango dira hauteskundeen aurrean. Hori ikusirik, agintaldi honetan lorturiko «aurrerapen» guztiak defendatu behar direla uste dute Sortukoek.

Hala ere, Sortun pentsatzen dute aldaketa ez dela nahi beste aitzinatu «batez ere, Geroa Baik jarritako galgagatik». Haien ustez, aldaketak «harago» joan behar du, eta «ezkerreko subiranismoa indartzea» da hori bermatzeko modurik onena. «Oraindik asko falta da egiteko», azaldu dute.

«Beharrezkoa da kalean egotea, mobilizazioa, ideien arteko talka», esan dute, baina «instituzioetan eta hauteskundeetan ere» borroka egitea beharrezkoa dela deritzote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.