Kereila jarri dute frankismoko 24 biktimarengatik

2023ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Donostiako Udalak kereila kriminal bat erregistratu du epaitegian, 1936ko gerraren eta diktadura frankistaren ondorioz hildako 24 funtzionario eta udalbatzako kideren kasuengatik. Eneko Goiaalkateak eman du ekinaldiaren berri prentsaurreko batean, biktimen senideekin batera. Donostiako Udalak eta Aranzadi zientzia elkarteak errepresaliatu horiei buruzko informazioa biltzeko 2017an hasitako lankidetzaren emaitza da kereila hori. Donostia 1936-1945 proiektua gauzatu zen horren bidez. Memoria historikoa berreskuratzea eta garai hartan izan ziren giza eskubideen urraketak ezagutaraztea da helburua. Kereilak Donostiako gehiengo politiko eta sozialaren babesa duela adierazi du Goiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.