2017an inoiz baino gehiago esportatu da EAEn

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, ia 24.000 milioi eurora iritsi dira esportazioak, eta ia 18.000 milioira inportazioak

Bilboko portua, artxiboko irudi batean. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS.
2018ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako esportazioak inoizko kopururik altuenera iritsi ziren iaz: 23.857 milioi euro. Horrek %10,5eko igoera ekarri du, 2016ko datuekin alderatuz gero. Inportazioek ere gora egin dute, %20,5, eta 18.653 milioi eurora iritsi dira, Eustaten arabera.

Beraz, positiboa da bi datuen arteko balantzea, eta 5.204 milioi euroren aldea dago esportazioen eta inportazioen artean. Halere, bi zifrek nabarmen gora egin duten arren, aldea murriztu egin da, %14,9.

Lurraldeka aztertuz gero, Bizkaia dago buruan, esportazioek %19,5 egin baitzuten gora, eta inportazioek, %29,3. Araban, inportazioak %6 igo ziren, eta esportazioak, %8,6. Gipuzkoan, berriz, %4,3 inportazioak, eta %11,2 esportazioak.

EAEko esportazioen helmuga nagusi diren estatuetara ere produktu gehiago esportatu da, batez ere Herbehereetara—%24,1 gehiago— eta Erresuma Batura —%16,6 gehiago—. Inportazioen kasuan, Erresuma Batutik iristen direnak igo dira nabarmen, %62,8.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.