Turulli eta Rulli ere kendu diete hirugarren gradua

2020ko uztailaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BARTZELONA. Bartzelonako Probintzia Fiskaltzak helegitea aurkeztu zuen atzo Jordi Turull, Josep Rull eta Dolors Bassa Kataluniako kontseilari ohiei hirugarren gradua kentzeko, eta espetxe zaintzako epaimahaiak onartu egin zuen Turulli eta Rulli bigarren gradua ezartzea. Fiskaltzak herenegun aurkeztu zuen helegite bera beste bost buruzagi preso katalani hirugarren gradua kentzeko, eta epaileak baiezkoa eman zion.

Aldiz, Bassa eta Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohiak hirugarren graduan jarraituko dute, fiskaltzak Espainiako Gorenean helegitea aurkezten duen arte, epaile batek atzo esan zuenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.