'Aita Mari'-k 11 migratzaile hartu ditu Mediterraneoan

Hondoratzear zegoen ontzi batetik erreskatatu dituzte. Ekainaren 6an abiatu zen 'Aita Mari' Mediterraneora.

Aita Mari ontzia erreskate bat egiten, iazko azaroan. BERRIA.
2022ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
TRIPOLI.Aita Mari erreskate itsasontziak 11 pertsona erreskatatu zituen hondoratzear zegoen txalupa batetik atzo goizaldean, Mediterraneo itsasoan. 05:00etan jaso zuten abisua, eta 06:00etan topatu zituzten, EITBk jakinarazi zuenez. Onik topatu zituzten ontzian zeuden migratzaileak. Abisu eman zieten haiekin batera beste ontzi batzuk ere abiatu direla Libiatik, eta oraindik haien bila dabiltzala jakinarazi zuten.

Ekainaren 6an abiatu zen Aita Mari Balearretatik Mediterraneo itsasora, eguraldi onarekin batera ugaritu egiten baitira Afrikatik irten ohi diren ontziak, sarri jendez gainezka eta baldintza kaskarretan. Haien erreskatean jarduten du euskal ontzi horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.