Lau ekoizpen berri EOSen Musika Gela zikloan

2019ko urriaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MUSIKA. EOS Euskadiko Orkestra Sinfonikoak lau ekoizpen propio estreinatuko ditu Musika Gela bere hezkuntza zikloaren barruan: Mozart, Nannerl eta lagunak; Urrutiko lurraldeak; Ekomusik; eta Maitasun epikoak. Zikloaren denboraldi berria aurkeztu zuen atzo orkestrak, eta, ohikoan bezala, eskola kontzertuak eta Musika Familian programako kontzertuak izango dira ardatz nagusiak. Programazioa entsegu irekiekin nahiz bestelako tailerrekin osatuko dute aurten ere.

Eskola kontzertuetan 9.000 ikaslek parte hartuko dute. Eta eskaintza ahalik eta ikaslerik gehienei zabaltzeko asmoz, lau programetako bi Donostiako Kursaalean aurkeztuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.