George Smoot nobel sariduna, EHUn ikertzaile

DONOSTIA. George F. Smoot irakaslea, 2006ko Fisikako Nobel sariaren irabazlea, ikertzaile lanetan arituko da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Donostia International Physics Centerren. EHUko errektore Nekane Balluerkak eta Smootek berak eman dute izendapenaren berri. Zientzialari estatubatuarra ikertzaile gisa arituko da EHUko Polimero eta Material Aurreratuen Fisika, Kimika eta Teknologia sailean. Smootek Fisikako Nobel saria jaso zuen 2006an, John C. Matherrekin batera, galaxien jatorriari buruzko ikerlanarengatik. Irakasle emeritua da Kaliforniako Unibertsitatean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu