Koldo Mitxelena berritzeko lanak atzeratuko dituzte

2020ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
KULTURA. Gipuzkoako Foru Aldundiak COVID-19ak kultur sektorean utzitako kolpea arintzeko Piztu kultura suspertze plana aurkeztu du. 4 milioi euroko diru-poltsaz hornitu dute, eta ardatzetako bat aurreikusitako kultur proiektuei eustea izango da. Kultur sektorean enplegua sustatzeko ere gorde dute aurrekontuaren zati bat, baita kultur kontsumoa sustatu nahi duten neurrietarako ere; tartean, liburuak zein emanaldietarako sarrerak erosteko bonuak jarriko dituzte salgai ekainean.

«Lehentasunak berregituratu» behar izan dituztela aipatu du Harkaitz Millan Kultura diputatuak, eta horregatik Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko berritze lanak atzeratzea erabaki dutela. Hain zuzen, lan horretarako gordeta zeuden bi milioi inguru bideratu dituzte suspertze planera. Edonola ere, kulturunearen berriztatzea «proiektu estrategikotzat» jo du, eta datorren urtean berrartzea aurreikusten dutela argitu; hala, «behar berrien» arabera aldaketak pentsatzeko astia izango dutela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.