Euriborra inoiz baino gehiago igo da

2022ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
BILBO. Hipotekaren kuota eguneratzeko azaroko Euriborra erreferentzia gisa dutenek inoizko igoerarik handiena izango dute: %2,828an kokatu da Hego Euskal Herriko hipoteka gehienek erabiltzen duten indizea. 3,315 punturen aldea dago iazko azaroko erreferentziatik —%-0,487an zegoen—, eta hori sekula ikusitako saltorik handiena da. Hegoaldean, 166.000 eurokoa da batez besteko hipoteka, eta ohikoena da Euriborra gehi %1eko interesa aplikatzea. Hori kontuan hartuta, hileko kuotak 588 eurotik 861 eurora igoko lirateke: 273 euro gehiago batez beste.

Euriborrak inoiz ikusi gabeko igoera izan du aurten. Urtarrilean negatiboan zegoen, baina ordutik etenik gabe egin du gora. Aurreko hilabeteekin alderatuta, azaroan eta urrian pixka bat moteldu da. Europako Banku Zentralak inflazioari aurre egitearreninteres tasak igotzeko hartutako erabakiak baldintzatu du Euriborraren bilakaera, eta litekeena da gorantz jarraitzea. Horrek zuzenean eragin du hipoteka berrien kopuruan. Urtearen lehen erdian, iaz baino %9 gehiago sinatu ziren, baina uztailetik irailera %0,2koa izan da igoera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.