Sei film izango dira 36. Zinema Eraikitzen atalean

Madiano Marchetiren Madalena filmaren irudi bat. DONOSTIAKO ZINEMALDIA.
2019ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ZINEMA. Sei opera prima aukeratu dituzte Donostiako Zinemaldiko 36. Zinema Eraikitzen atalerako. 185 ekoizpen aurkeztu dira guztira Latinoamerikako zinema sustatzea helburu duen egitasmo horretara. Irailaren 23an, 24an eta 25ean izango da ekitaldia, eta aukeratutako sei filmak aurkeztuko dira bertan: Agustin Bancheroren Las vacaciones de Hilda, Angeles Cruzen Nudo Mixteco, Joan Gomezen El árbol rojo, Madiano Marchetiren Madalena, Mauricio Osakiren Os caminhos do meu pai eta Fernanda Valadezen Sin señas particulares. Horrez gain, Donostiako eta Tolosako (Okzitania) Zinema Eraikitzen jardueretan aurkeztutako lau film izango Zinemaldian: Armando Caporen Agosto, Lucia Garibaldiren Los Tiburones, Sebastian Muñozen El Príncipe eta Jorge Riquelmeren Algunas bestias. Azken hori Zuzendari Berriak sailean ariko da; beste hirurak, berriz, Horizontes Latinosen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.