Ilbeltz honetan ez dute (H)ilbeltza jaialdia egingo, koronabirusagatik
LITERATURA. Aurtengoan ez da aurreko urteetakoa bezalako (H)ilbeltza jaialdirik izango. Hil ala beltz! leloa aukeratu dute Baztango (Nafarroa) literatur topaketa horren antolatzaileek: «Ez gara ilbeltzan elkartuko, ez aste batean, ez betiko moduan, baina bidea emanen dugu kulturak eta literaturak beren tokia izan dezaten. Eta toki hori zurekin konpartitu nahi dugu. Urte osoa dugu horretarako».
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu