ELAk gaitzetsi egin du zahar etxeetako hitzarmena

Sindikatuak beste proposamen bat aurkeztuko du Gipuzkoako zahar etxeetako langileen akordiorako

2022ko uztailaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Zahar etxeen sektoreko lau patronaletatik hiruk hitzarmen proposamen bat aurkeztu zuten joan den ostiralean. ELA sindikatuak «eskasa» dela adierazi zuen. Hortaz, datorren asteartean, uztailaren 26an, bertze hitzarmen bat proposatuko duela adierazi zuen. Sindikatuaren erranetan, akordio horretan langileen gehiengoa hartuko da kontuan.

Patronalen proposamena gaitzesteko, sindikatuak bai forma eta bai edukia hartu ditu kontuan. Formari begira, besteak beste, honako arlo hauek nabarmendu zituen: greba egun batean egin zuten, idatzizko proposamenik egin gabe eta langileekiko «errespeturik» gabe.

Edukiari dagokionez, sindikatuak adierazi zuen hitzarmenak ez duela planteatzen neurririk lanaldi partzialeko kontratuen arloa hobetzeko.

Gipuzkoako sektore pribatu batzuk hitzarmenak lortzen ari direla ere nabarmendu zuten. Diru publikoz laguntzen den zahar etxeen arloa, ordea, ez. Emakumeak gehiengoa diren sektoreetan genero arrakala «izugarria» dagoela gogorarazi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.