Zerbitzu publikoak aldarrikatu ditu Eskubide Sozialen Gutunak
Protesta egin dute Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundiak zerbitzu publikoak «desegiten» dituela salatzeko

BILBO. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak protesta ekintza bat egin zuen atzo Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundiaren parean, «sektore publikoaren desegitea» eta zerbitzuen kalitatearen «gainbehera» salatzeko. Inbertsio handiagoa galdegin zuen LAB, Steilas, ELA, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek eta hainbat gizarte eragilek osatutako kolektiboak. Zerbitzu publikoen eraistea bizkortu egin dela gaineratu zuten: «Izurriaren eta krisiaren aitzakiarekin, negozioa egin dute batzuek».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu