Mendizale bat hil da Bastidan, mendian eroriko bat izanda

Espainiarra zen hildakoa. Bestalde, 34 urteko eskalatzaile bat erreskatatu dute Alluitz mendian

2023ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
GASTEIZ. 69 urteko gizonezko bat hil zen atzo goizean Bastidan (Araba), mendian erorita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko informazio iturriek azaldu zutenez, larrialdi dei bat jaso zuten atzo goizeko bederatziak aldera, mendizale bat amildegi batean behera erori zela esanez. Ertzaintza, suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak berehala joan ziren istripua izandako tokira, baina ezin izan zuten ezer egin gizona bere onera ekartzeko.

Toki oso traketsean izan zuen ezbeharra gizonak; bertara iristeko beste biderik ez zegoen, eta larrialdi zerbitzuek helikopteroan eraman behar izan zuten gorpua Gasteizera, Txagorritxuko ospitalera. Handik Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman zuten, autopsia egin ziezaioten.

Conchas de Haron gertatu zen ezbeharra. Ebro ibaiaren ubide natural bat da; kareharrizko haitzen artean dago, eta 445 metroko altueran. Albiste agentziek jakinarazi dutenez , hildakoa espainiarra da, San Vicente de la Sonsierra herrikoa.

Bestalde, 34 urteko eskalatzaile bat erreskatatu zuten atzo Alluitz mendian, AbadiƱo inguruan (Bizkaia). Harkaitzean jarraitu ezinik gelditu zen, eta berak dei egin zien larrialdi zerbitzuei. Helikoptero bat bidali zuten. Onik atera zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.