Albistea entzun

EAJk esan du ez dela 'De Miguel auzikoen' alde ari

Berria -

2023ko martxoak 24

GASTEIZ. Jose Antonio Suso EAJren ABBko presidenteak esan du EAJk ez duela akordiorik egin PSOErekin De Miguel auzian zigortu dituzten biren, Alfredo de Miguel eta Aitor Telleria EAJko buru ohien, indultuei buruz. Ustelkeria egotzita zigortu zituzten, Espainiako Auzitegi Gorenak berriki berretsi du EAJko kide ohien kontrako zigorra, eta kartzelara sartu behar dute egun batzuk barru. Baina kartzelara ez joateko azken ahalegina egin dute, indultu eskaerak eginda. «Era honetako gezurrak zabaltzeko interesa izan dezakete batzuek, baina ez dauka ez hanka ez buru, gezurtatu baino ezin dut egin, ez delako bideragarria», esan du Susok, eta adierazi EAJk ez duela esku hartzerik indultu eskaera horien inguruan. Susok gogoratu du duela hamahiru urte auzia ireki zenean, zigortuei egozten zizkietenen berri izan orduko, EAJk militantzia eten ziela eta alderditik bota zituztela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Geroa Bai-ko alkategai Koldo Marinez. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Geroa Baik EH Bildu babestuko du Iruñeko Udalean

Xabier Martin

Koldo Martinez alkategaiak bere burua eskaini du «blokeoa» desegiteko prozesua «gidatzeko». Arnaldo Otegik, berriz, Nafarroako Legebiltzarraren osaketaz hitz egin du; haren arabera, «ikusiko da» EH Bilduk abstentzioaren alde egiten ote duen hartara Maria Txibite presidente izan dadin.

 ©BERRIA

Negoziazioen labirintoan harrapatuta

Ion Orzaiz

Espainiako Gorteetarako bozek giro politikoa nahastu dute Nafarroan. Egungo gobernu ereduari eutsi nahi dio PSNk, Iruñeko Udalean EH Bilduri bizkarra emanda

EAJk astelehenean egin zuen Euzkadi Buru Batzarraren bilera. ©Miguel Toña / EFE

EAJ: begi bat aliantzetan, bestea Madrilen

Jon O. Urain

Jeltzaleek abiatu dute Espainiako Gorteetarako hautagaiak izendatzeko prozesua. Aldi berean, udalak eta aldundiak gobernatzeko negoziazioetan ari dira. Lehen indarrari gobernatzen uztea dago eztabaidan.

Iriarte eta Otegi, atzo, EH Bilduren Mahai Politikoaren bileran. / ©Javier Etxezarreta, EFE

Otegi, EAJri: «Gai izango al zarete Gipuzkoako Aldundia guri PPrekin kentzeko?»

Jon Ordoñez Garmendia

EH Bilduko koordinatzaile nagusiak berretsi du ateak itxiko dizkiola eskuinari Iruñean eta Madrilen, eta akordio zabalak egitearen alde mintzatu da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.