Hiru: «Lardaskeria hutsa da N-1eko bidesaria»

2018ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Garraiolarien Euskal Herriko sindikatuak, Hiruk, salatu du Gipuzkoako Foru Aldundia ordaindu behar ez lukeen garraiolariei kobratzen ari dela N-1eko AT sistemarekin, eta, aldiz, ez dela kobratzen ari «bere irizpideen arabera ordaindu beharko liokeenari». Hori dela eta, diputazioari eskatu dio bidesarien ordainketa sistema bertan behera uzteko behin-behinean, «sistema ondo dagoela egiaztatu arte». Gainera, orain arte gaizki kobratutako guztia itzultzeko ere eskatu dio.

Duela hilabete jarri zuen martxan arkuen bidezko AT bidesarien sistema aldundiak. Berez, 3,5 tonatik gorako kamioiei kobratzen dizkiete automatikoki dagozkien tarifak, haiek arkupeetatik egindako igaroaldien arabera. Egunero, 3,5 tonatik gorako 12.000 kamioik zeharkatzen dute Gipuzkoa N-1 errepidetik.

Hiruren arabera, sistema ez dabil ondo. Batetik, azaldu du arkuek ez dituztela ondo irakurtzen kamioi batzuen AT gailuak, eta ez dietela kobratzen. Bestetik, tamaina txikiagoko ibilgailu batzuei kobratu egin die. Sindikatuak [email protected] posta elektronikoa eta 943 36 40 92 telefono zenbakia jarri ditu martxan kaltetuentzat, «denon artean bidegabekeria hau amaiarazteko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.