Langile bat hil da Santurtziko Zamakona ontziolan

2020ko otsailaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
SANTURTZI. Langile bat hil zen atzo arratsaldean Santurtziko Zamakona ontziolan (Bizkaia), garabi bat gainera erori ondoren. Ezbeharra 17:15ean izan zen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ikerketa abiatu dute, gertatutakoa argitzeko.

Langilea bera ari zen garabia gidatzen, ontziolaren barruan; oraindik ez dakite zergatik, baina gainera erori zitzaion, eta azpian harrapatuta hil zen. Bizkaiko suhiltzaileek erreskatatu zuten gorpua.

Sindikatuek eskatu dute sakon ikertzeko gertatutakoa, eta erakundeei galdegin diete lan istripuak saihesteko neurriak hartzeko. Hainbat protestatara deitu dute.

24 orduan Bizkaian hildako bigarren behargina da atzokoa; astelehen arratsaldean, Galdakaoko GHI Hornos Industriales enpresan izandako istripuan hil zen bestea. Atzo arratsaldean elkarretaratzeak egin zituzten Galdakaon eta Laudion —hangoa zen hildako behargina—, eta gertatutako salatu zuten bi herri horietako udalek, talde guztiek adostutako agirien bitartez. Urtea hasi denetik, Euskal Herrian lanean hildako 11. langilea da atzokoa. 2019an, 46 izan ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.