Pediatriako «prekaritatea» salatu dute

2023ko irailaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GORLIZ. Gorlizko eta Plentziako (Bizkaia) gurasoek Uribe Kostako pediatria zerbitzuaren «prekaritatea» salatu dute. Azaldu dutenez, urtean zehar askotan ez da zerbitzu hori bermatzen Barrikan, Gorlizen, Lemoizen eta Plentzian, «Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ez dituelako medikuen oporraldiak betetzen». Arazoa larriagoa da udan, udalerri horietako «biztanle kopurua ugaritu» egiten baita. Salatu dute egoera horrek «arriskuan» jartzen duela seme-alaben osasuna.

Gurasoen arabera, arrisku hori agerian geratu zen iragan astean: ama bat 3 urteko haurrarekin joan zen Gorlizko osasun zentrora. Umea zorabiatuta zegoen, baina ez zegoen pediatrarik. Hipogluzemia diagnostikatu zioten, eta Plentziako osasun zentrora eraman zuten, Urdulizko ospitaleak ez baitu pediatria zerbitzurik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.