Zahar etxeetako langileek protesta egin dute Bilbon

2023ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
BILBO. ELA sindikatuak deituta, Bizkaiko zahar etxeetako langileek protesta egin dute Bilboko Areatzako zubian. Atzokoa 63. greba eguna izan zuten, eta giza kate bat egin zuten «zaintza ereduan premiazko aldaketak» eta lan baldintzen hobekuntza eskatzeko.«Bizkaiko erresidentziak borrokan. Prekaritateari stop» zioen haien pankartak.

ELA sindikatuak azaldu zuenez, langileek soldata igotzeko, ordezkapenak lehen egunetik egiteko, eta enplegua egonkortzeko eskatu dute, eta akordiorik ezean greban jarraitzeko asmoa berretsi. Hala, asteburua baliatuko dute egoitzetako egoiliarrei eta haien senideei euren egoeraren berri emateko, eta astelehenean kanpaldi bat egingo dute Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.