Donostiako metroaren obrei baimena kentzeko eskatu dute

2020ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Donostiako metroaren aurkako Satorralaia bizilagun elkarteak eskaera bat egin dio Gipuzkoako Kosta Zerbitzuari —Espainiako Gobernuaren mendeko erakundea—: Eusko Jaurlaritzari ken diezaiola 2017an eman zion baimena kostako lurretan Donostiako metroaren obrak egin ahal izateko. Beste eskaera bat ere egin dio: bere gain hartu dezala obren kontrola, horretarako aukera duelako.

Satorralaiak taldeak Gipuzkoako Kosta Zerbitzura jo du, ekainaren 5ean Donostiako metroaren lanek Zubieta kaleko eraikin baten zimenduetan eragin zuten kalteengatik: tunela zulatzeko lanak egiten ari zirela, eraikinaren zutabe bat oinarririk gabe geratu zen, eta zulo bat sortu zen zimenduetan. Urak hartu zuen tunela. Eraikina tunela zulatzeko lanetatik 120 metrora zegoen.

Obra geldirik dago. Bizilagunen elkarteak uste du gabezia handiak daudela obraren segurtasunaren ebaluazioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.