Ceutako hesia pasatu dute 600 migratzailek

2018ko uztailaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
CEUTA. 602 migratzailek Ceutako hesia zeharkatzea lortu zuten atzo, eta beste ehunka Marokon geldiarazi zituzten Espainiako hiri horretara sartzen ahalegintzen ari zirenean. Afrikako migratzaileek muga zeharkatzeko aspaldian egin duten saiakerarik handiena izan da. Mugaren beste aldean Espainiako Polizia zuten zain, eta liskarrak sortu ziren horien eta migratzaileen artean. Gurutze Gorriak jakinarazi du 132 migratzaile zauritu zituztela, eta 11 ospitalera eraman behar izan zituztela. Poliziaren arabera, hesia igaro ondoren, migratzaileek agenteei eraso zieten, bidea ez ziezaieten galaraz. Espainiako Gobernuak hesietatik xafla zorrotzak kendu zituen, migratzaileei eragiten zizkieten zauriengatik. Horiek berriro jartzeko eskatu du Guardia Zibilak, Espainiako soldaduek babes gehiago izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.