Hirugarren gradua eman diote Jose Diego Yllanesi

2017ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Zortzi urte eta hamaika hilabete kartzelan egon eta gero, hirugarren gradua lortu du Jose Diego Yllanesek. 2008ko sanferminetan Nagore Laffage hiltzeagatik, hamabi urte eta bost hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten Yllanesi, 2009. urtean egindako epaiketan.

Yllanesek Zueran bete du bere espetxealdiaren azken zatia. Azaroaren 17an kondenaren hiru laurdenak bete zituen eta, horren ondorioz, Aragoiko espetxe segurtasuneko epaitegiak hirugarren gradua ematea erabaki du. Ekainaren 5ean onartu zioten baimena, eta, geroztik, Yllanesek gauak bakarrik igaro behar ditu kartzelan.

Irailean eskatu zuen lehen aldiz hirugarren gradua, baina epaitegiek ukatu zioten, kondenaren hiru laurdenak bete barik zituelako. Defentsak Yllanesen «jarrera ona» azpimarratu zuen arren, epaileek gogorarazi zuten kasuaren«krudeltasuna», Laffageren gorpuak 38 zauri baino gehiago zituelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.