Zonbien komedia batekin hasiko da Cannes, gaur

2022ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
ZINEMA. 2018an, Shinichiru Ueda zinemagile japoniarraren Kamera o tomeru na! filmak ikusleen saria irabazi zuen Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean. Gaur, film horren remake batekin abiatuko da Cannesko 75. Zinemaldia: Michel Hazanaviciusek zuzendutako Copuez! komedia zonbiarekin. Lehiaketatik kanpo emango dute.

Gainontzean, Urrezko Palma lortzeko lehian arituko dira, besteak beste, Ali Abbasi, David Cronenberg, Claire Denis, James Gray, Hirokazu Kore-eda, Park Chan-wook, Kelly Reichardt eta Albert Serra zinemagileak.

Lehiaketatik kanpo estreinatuko dituzten filmen artean dira, gainera, Joseph Kosinskiren Top Gun: Maverick eta Rodrigo Sorogoyenen As bestas. Forest Whitaker aktoreari emango diote Ohorezko Urrezko Palma.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.