Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideek soldata berreskuratzeko eskatu du ELAk

2020ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
MUSIKA. Auzitegian da Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideen soldata murrizketaren gaia. 2010. urtean urritu zieten ordaina, baina, ELAk salatu duenez, legearen kontra egin zuten murrizketa, eta galdutakoa bueltan jaso behar lukete orain, lehen murrizketa egin zutenetik hasita. EAEko Auzitegi Nagusian egin zuen eskaria sindikatuak, baina kontrako iritzia azaldu zuen ebazpenak. Erantzun gabe utzi zuten, ordea, itzulera hasteko ezarritako datari buruzko galdera, eta horregatik utzi du bertan behera erabaki hura Espainiako Auzitegi Gorenak. Orain, berriz aztertu beharko du gaia EAEko Auzitegi Nagusiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.