Koronabirusa. Mundua

Erresuma Batua itxialdian hasiko da, hiru astez

2020ko martxoaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
LONDRES.«Esfortzu nazional ikaragarri bat egiten ez badugu, ezinezkoa izango da birus hau geldiaraztea, eta munduko osasun sistema bakar batek ere eutsi ezin dio egoera bat bilakatuko litzateke». Boris Johnsonek 180 graduko itzulia eman du, eta Erresuma Batuari konfinatzeko agindua eman zion bart. Oinarrizko gaiak erostera edo lanera soilik atera ahalko dute herritarrek etxetik, eta kalean arrazoirik gabe dabiltzanei isunak jarriko dizkiete. Enpresak ez ditu geldiarazi. Johnsonek ukatu egin zuen koronabirusari aurre egiteko neurriak hartzea, herrialdean lehen kasuak agertzen hasi zirenean. 5.700 bat gaixo dituzte han, eta 335 hildako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.