Hauteskundeak

PPk Gipuzkoako foru gobernuan egon nahi du

2023ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Gipuzkoako foru gobernuan sartu nahi du PPk. Mikel Lezama Gipuzkoako PPren hautagaiak adierazi du Eider Mendoza jeltzalea ahaldun nagusi izatea nahi dutela, baina PPren botoak ez dituela «doan» jasoko. PPrentzat, gobernuaren parte izatea «marra gorri» bat da Mendoza babesteko: «Haiek [EAJk eta PSE-EEk] daukate beharra, haiek daukate asko jokoan. Gu negoziatzeko prest gaude, eta nahiko genuke, esaterako, Kirol Sailaren ardura izan». Ohartarazi du, gainera, PP ez dela «makurtuko».

Xabier Barandiaran EAJren EBBko kideak Lezamari erantzun zion «marra gorria» jartzen badu eta negoziatzea ezinbesteko baldintza baldin bada Maddalen Iriarte izango dela Gipuzkoako ahaldun nagusia,EAJk ez baitu negoziatuko PPrekin.

Iriarteren ustez, ostera, EAJ ez da sinesgarria: « Askotan esan du PPrekin ez zuela akordiorik lortuko, eta gero kontrakoa egin du».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.